sábado, 2 de abril de 2016

Materia eta energia ekosistemetan

3.- Materia eta energia ekosistemetan:

Ekosistemetan, materia zikloki dabil, behin eta berriro, atomo berak erabil daitezke bizidunen gorputzak eraikitzeko. Materiaren zirkulazioa ziklikoa da
Energia ren zirkulazioa ekosistemetan irekia da, ez da ziklikoa. Energia ez da berziklatzen. Landarei esker sartzen da, txoko ekologiko batetik bestera pasatzen da eta bero bezala, galtzen da, ekosistema baten puntu guztietatik.
Ekosistemetan, materiaren zirkulazioa ziklikoa da; irudi honetan, karbonoaren zikloa ikus daiteke (sarrerak, irteerak eta zikloa nola ixten den egiaztatu behar duzu):

karbonoa1.jpg
Bizidunok behar ditugun beste elementuak (P, N, S ...) antzeko zikloak eratzen dituzte, Naturan.
Ekosistema batean sartzen den energia-fluxua fotosintesiaren bitartez sartzen da eta ekoizleek egiten dute lan hau. Ekoizleek eguzki-energia materia organiko berri bihurtzen dute; materia organiko berri hau, beste txoko ekologikoetara pasako da; energia-fluxuak ekosistema osoa zeharkatzen du, ez da ziklikoa.
Energia sartzen da ekoizleetatik eta ateratzen da beste maila guztietatik, gehiengoa bero bezala (atmosferara transferitzen dena) eta ez da itzuliko. Energia ez da birziklatzen ekosistemetan.
Materia, aldiz, birziklatzen da, ez da galtzen, modu ziklikoan ibiltzen da ekosistemetan. Ekoizleak nahiz kontsumitzaileak hiltzen direnean, deskonposatzaileek berauen materia lurzoruetara pasarazten dute eta lurzorutatik berriro ekoizleengana.
3.1- Txoko ekologikoak : Txoko ekologikoak edo bizidunok burutzen ditugun ofizioak, ekosistemetan:
Materia eta energiaren erabileraren arabera, bizidunok ofizio edo txoko ekologiko desberdinak izaten ditugu ekosistemetan. Ofizio edo txoko ekologikoak hauek dira: (88.)
Ekoizleak: Hartzen dute karbono dioxido atmosferikoa, lurzorutik beste elementu kimiko batzu (N, P, S ..) eta eguzkitik iristen den argi-energia; hau guztiarekin, gorputzen materia organiko berria eraikitzen dute (ekoizten dute). (90.)
Kontsumitzaileak: Besteen gorputzeen materia organikoz elikatzen direnak.

Lehen mailako kontsumitzaileak: landareak janez elikatzen direnak.

elef.jpg
Bigarren mailako kontsumitzaileak:
Haragijaleak dira, belarjalez elikatzen dira. Batzu orojaleak dira (landarez eta belarjalez)

conjunto-del-mam%25C3%25ADfero-de-los-carn%25C3%25ADvoros-sobre-blanco-26534972.jpg
Hirugarren mailako kontsumitzaileak :
Animalia haragijaleak eta belarjaleak jaten dituztenak (marrazoak, sugeak, arrano sugejalea ..)

pitondeseba3.jpg
Deskonposatzaileak: Gorputzeen materia organikoa deskonposatuz elikatzen direnak. Deskonposizioaren ondorioz, materia berriro lurzorua pasatzen da eta handik beste ekoizleek hartuko dute, horrela materiaren zikloa itxiko da. (90.)
Ondoko irudian, ekosistema baten elementu guztiak, elkarekintzetan ikus ditzakezue:

Ekosistemak.jpg
Jarduera 5. Zer dakizu maila trofikoeei buruz?.

ariketak 2

http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/58/es-eu_2012010833_3320802/ciencias2eso/doniana/actividades/fl_doniana01/eu_carcasa.html

Ariketak

http://www.lapecera.eu/natura/EKOSISTEMAK/


Habitat-a:
Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da. Habitat batzu: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra ....
Txoko ekologikoa:
Espezie batek ekosistema batean burutzen duen eginkizuna, ofizioa edo ogibidea. Txoko ekologiko batzu: ekoizleak, kontsumitzaileak, deskonposatzaileak ...

Biosfera, Ekosfera eta Ekosistemak.

1.- Sarrera: .
Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari Biosfera deritzo.
Ekosistema: elementu hauek osatzen dute Ekosistema:
a) leku jakin batean bizi diren izaki bizidunek
b) bizitoki fisikoaren ezaugarriak (ezaugarri fisikoak, kimikoak, klimatikoak ....) eta
c) bizitokiaren eta organismoen arteko harremanek.
Ekosfera: gure planetako Ekosistema guztien multzoa da. Ekosferaren "zati" bizia, Biosfera da.

2.- Ekosistemen osagaiak:
2.1- Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko, geografiko, klimatiko ... guztiak.
2.2- Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa da.
2.3- Biotopoaren eta Biozenosiaren harremanak; harreman hauek ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.





   20070418klpcnaecl_8_Ees_SCO.png